martes, 18 de febrero de 2014

AURKEZPENA

NOR GARA
Arrasate pilota taldea, herrian eskupilota sustatzea helburu duen irabazi asmorik gabeko elkartea da. Adin, sexu eta ezaugarri guztietako jendea onartzen dugu, elkarte honen beste helburuetako bat giza balioak transmititzea delarik. Hona hemen, gaur egun pilota taldea osatzen dugun pertsonen organigrama:

·         Zuzendaritza batzordea:
o   Lehendakaria: Alberto Garate
o   Diruzaina: Seve Moron
o   Bokala: Lourdes Diaz
o   Bokala: Ramon Goñi
o   Bokala: Juan Mari Etxezarreta

·         Kirol Zuzendaria:
o   Ibai Bolinaga

·         Monitoreak:
o   Ibai Bolinaga
o   Jon  Oreja
o   Arriet Fdez. de Arroiabe
o   Oier Arregi
o   Aitor Etxezarreta
o   Beñat Arabaolaza

·         Pilotariak:
o   Gaur egun 74 pilotari ditugu maila guztiak kontutan hartuta

Horrez gain, goraipatu beharra dago gurasoen laguntza garrantzitsua jasotzen dugula entrenamendu zein txapelketak antolatzerakoan. Bide batez, hau irakurtzen baldin bazaude, jakizu zuzendaritza batzordeko ateak parez pare zabalik dituzula klubaren egunerokotasunean laguntzeko. Animatu zaitez, kide berrien bila gabiltza eta!

Bestalde, Arrasate pilota taldeko pilotariek Gipuzkoako Federakuntzak alebinetatik aurrera antolatzen dituen txapelketatan partehartzeko konpromezua hartu beharko dute. Gainera, pilota eskolaren barruan gure txapelketak antolatzen ditugu, finalak Santo Tomas eta San Juan egunez ospatzen ditugularik. Norgehiagokak ostiral arratsaldez jokatzen ditugu eta giro ederra edukitzen dugu, harmailetan zein kantxan.

Aurretik aipatu bezala, irabazi asmorik gabeko elkartea gara. Hala ere, sortzen diren gastuei aurre egiteko asmoz, urteko 35 euroko kuota kobratzen diegu gure pilotariei. Horren truke, pilotariek kamiseta eta kirol-jertse bat jasotzen dute. Gainera, kadete mailatik aurrera, kirol poltsa bat ere ematen zaie eta 2 urtetik behin kirol medikuntza zentru batean, errekonozimendu mediku sakona egiteko aukera dute.


NON KOKATZEN GARA
Arrasateko Uarkape udal pilotalekua da gure jardueraren erdigunea. Eraikin hau, herriaren erdialdean kokatuta dago eta 3 pisu ditu: Azpiko solairuan rokodromoa kokatzen da, lehenengoan 2 frontoi txiki eta aldagelak, bigarrenean pilotaleku nagusia eta hirugarrenean aldiz, taberna. 1999ko abenduaren 21an ireki zituen ateak lehenengoz eta 1034 ikuslerentzako harmailak ditu. Hona hemen instalakuntzen argazki sorta bat:


PILOTALEKU NAGUSIA








HARMAILAK



FRONTOI TIXIKIA




BADAKIZU NON GAUDEN! ANIMATU ZAITEZ BISITA BAT EGITERA INONGO KONPROMEZURIK GABE!





8 comentarios:

  1. - EBALUAZIO IRIZPIDEAK

    • Hiru informazio iturri baino gehiago darabiltzate. Horrez gain, instalazioetan egon dira eta eskuratutako dokumentuak oso interesgarriak dira. (BIKAIN).
    • Garatutako
    • Hiru IKT baino gehiago erabili dituzte eta sortutako materiala oso didaktikoa izan daiteke.(BIKAIN)
    • Bikain ordenatutako bloga da, irizpideak oso erraz aurkitzen dira. (BIKAIN)
    • Talde lana izan da: nahiko ebidentzia aurkeztu dira. (OSO ONGI)
    • Hizkuntzaren aberastasuna oso zuzena da, idatzi erakargarria eta bateratua. (OSO ONGI)
    • Ez du inolako ortografia akatsik(BIKAIN)

    - GAIA (EDUKIA)
    • Gaur egun, oso zaila gertatzen da herriko umeak frontoira erakartzea. Egia da beste kirol batzuk daudela eta eskolaz kanpoko jarduerak asko gehitu direlako izan daitekeela. Baina gure esku dagoena ongi eginez gero emaitza hobeak lortu daitezkeela uste dut, adibidez, klubek nola funtzionatzen duten erakustea, pilotariei protagonismoa ematea edota pilotari buruzko publizitate gehiago egitea.
    Horrelako blogei esker edozein pertsonari pilotarenganako interesa sortu dakiokeela uste dut. Alde batetik, betiko entrenamendu tradizionalei irtenbidea ematen dio, adin ezberdinetako ariketa ezberdinak gaineratuz ; bestalde, hainbeste buruhauste sortzen dituzten takoen tutoriala eskuragarri jartzen dute. Horrez gain, pilotariei bere izena eta argazkiak ikusteak poza eta ilusioa eragiten dizkiete.
    Beraz, uste dut garrantzitsuak direla mota honetako informazioak pilotari eta zale gehiago egitekotan.

    - KALIFIKAZIOA
    • Ebaluazio irizpideak kontutan hartuta, blogaren nota 9.5ekoa da

    - IZEN-ABIZENAK
    • Gontzal Urionabarrenetxea Zarrabe

    ResponderEliminar
  2. - EBALUAZIO IRIZPIDEAK

    • Hiru informazio iturri baino gehiago darabiltzate. Horrez gain, instalazioetan egon dira eta eskuratutako dokumentuak oso interesgarriak dira. (BIKAIN).
    • Garatutako edukiak galderari erantzun dio bere osotasunean, sakontasun handiz gainera. Esteka ezberdinen bidez bestelako informazioa gaineratu da. (BIKAIN)
    • Hiru IKT baino gehiago erabili dituzte eta sortutako materiala oso didaktikoa izan daiteke.(BIKAIN)
    • Bikain ordenatutako bloga da, irizpideak oso erraz aurkitzen dira. (BIKAIN)
    • Talde lana izan da: nahiko ebidentzia aurkeztu dira. (OSO ONGI)
    • Hizkuntzaren aberastasuna bikaina da, idatzi erakargarria eta bateratua. (BIKAIN)
    • Ez du inolako ortografia akatsik (BIKAIN)

    - GAIA (EDUKIA)

    Blog honen bitartez, Arrasateko herrian esku pilota sustatzeko urte askotan egin duten lan garrantzitsu bat zabaldu digutela uste dut. Antzematen da ez dela proiektu soil bat, baizik eta benetan lanean dabilen esperientziadun lan talde gogotsu baten egunerokotasuna helarazten digun egitasmoa.

    Bloga oso ondo osatua dagoela uste dut eta gainera, ez zaio batzuetan faltan botatzen dugun didaktikotasuna falta, bideo eta argazki anitz ikus ditzakegu.

    Blog honen helburua Arrasateko edota inguruetako biztanleei frontoian egiten dutena zabaltzea eta bertara erakartzea dela uste dut. Bloga aztertu ondoren helburua bete dutela uste dut.

    Hobetzeko alderen bat bilatzekotan, ikasle berriak erakartzeko sail argiago bat sortuko nuke. Aurrera eramaten diren entrenamenduen inguruan informazioa lortzeko “link” bat klikatu behar da eta era zuzenago batean egingo nuke, argiago azalduta, informazio gehiagorekin, erakargarriagoa eginez, hau da, garrantzia gehiago emanez. Honela, informazio iturri bat bakarrik izan beharrean, blogari erabilgarritasun handiagoa emango litzaioke, ikasle berrien eta antolatzen duen giza taldearen arteko harremana erraztuz. Badakit frontoira gerturatzea dela errazena, baina lehen kontaktu moduko bat gertatzeko aukera bat izan daiteke.

    Aurrerantzean, egitasmo bat besterik ez dela izango uste dut, probetsua aterako dioten bloga baizik, aurrera jarraitu!

    - KALIFIKAZIOA

    Ebaluazio irizpideak kontutan hartuta, blogaren nota: 9

    ResponderEliminar
  3. EBALUAZIO IRIZPIDEAK

    - Hiru informazio iturri baino gehiago darabiltzate. Horrez gain, instalazioetan egon dira eta erabilitako informazioa bikaina eta konplexua da = Bikain
    - Garatutako edukiak galderari erantzun dio bere osotasunean, sakontasun handiz gainera. Esteka ezberdinen bidez bestelako informazioa gaineratu da = Bikain
    - Hiru IKT baino gehiago erabili dituzte eta sortutako materiala oso didaktikoa da = Bikain
    -Bikain ordenatutako bloga da, irizpideak oso erraz aurkitzen diraz, xehetasun guztiak zaindu dira = Bikain
    - Talde lana izan da: nahiko ebidentzia aurkitu ditut = Oso ongi
    - Hizkuntzaren aberastasuna bikaina da, idatzi erakargarria eta bateratua = Bikain
    - Ez dut inolako ortografia akatsik ikusi = Bikain

    GAIA (EDUKIA)
    Blog honek Arrasateko pilotalekura hurbiltzen gaitu. Bertan aipatzen digu pilotaleku honetan Arrrasateko taldeak egiten duen lana. Lan hau proiektu bat baina gehiago da, errealitate bat da. Ikusten da urteetan zehar lan handia egin dutela eta blog honen bidez lan hori aurkezten da.
    Bloga bera irizpideetan ikus daitekeen bezela, bikain egin,antolatu eta ordenatuta dago eta bertako argazki eta bideok (ez direla gutxi) pilotalekua hobeto ezagutzeko balio du, irakurtzen joan ahala taldeak egiten duen lanataz gehiago konturatzeko. Gai bikaina da eta eginiko lana blog batean horren ondo adieraztea ez da gauza erraza. Lan bikaina.

    KALIFIKAZIOA
    Ebaluazio irizpideak oinarritzat izanik, blogaren nota 10ekoa da. Lan bikaina.

    IZEN-ABIZENAK
    Jon Lazkano Erentxun

    ResponderEliminar
  4. EBALUAZIO IRIZPIDEAK

    • Hiru informazio-iturri edo gehiago darabiltza eta Horrez gain, instalazioetan egon dira eta eskuratutako dokumentuak oso interesgarriak dira.(BIKAIN)
    • Garatutako edukiak galderari erantzun dio bere osotasunean, sakontasun handiz gainera. Esteka ezberdinen bidez bestelako informazioa gaineratu da. (BIKAIN)
    • Hiru IKT edo gehiago darabiltza eta sortutako materiala oso didaktikoa da. (BIKAIN)
    • Ordenatutako bloga, irizpideak oso erraz aurkitzen dira. Xehetasun mota guztiak zaindu dira. (BIKAIN)
    • Talde lana izan da: nahikoa ebidentzia aurkeztu dira. (BIKAIN)
    • Hizkuntzaren aberastasuna bikaina da, idatzia oso erakargarria eta bateratua. (OSO ONDO)
    • Ez du inolako ortografia akatsik. (OSO ONDO)

    EDUKIA (gaia)
    Egia esan, pelotaren mundua oso mundu itxia da eta honelako proiektu zabal eta berriemaileek, gure herrian ditugun errealitate ezberdinak ezagutzeko aukera eskaintzen du. Horri erreparatuz eta gaur egun internetak duen martxa kontuan hartuz, haur, gazte zein helduak pilotara erakartzeko bide berri gisa zoragarri ikusten dut blog hau.
    Bloga oso ondo antolatuta dago eta arlo ezberdinen inguruko informazioa erraz aurkitu daiteke. Ea egunerokotasunean martxan dabilen proiektua izatera iristen den!
    KALIFIKAZIOA
    Nire kalifikazioa 9koa da. Segi horrela lanean eta zorionak! Aupa zuek


    ResponderEliminar
  5. Arrasate Pilota Taldearen bloga aztertuz, informazio iturri dezente erabili dituela esan daiteke. Hala ere, ez dira aipatzen testuan zertaz, hortaz zaila da atal bakoitza ze informazio iturritik atera den jakitea. Garatutako edukiak galderari osotasunean erantzuten dio, eta oso baliagarria izan daiteke pilota eskola edo talde batentzat horrelako informazio gune bat izatea. Material guztia oso didaktikoa da eta bideoen bidez ongi azaltzen dira ariketak nola egin behar diren edo takoak nola jarri adibidez. Orden logiko bat jarraitzen du bloga eta erraza da atal bakoitza aurkitzea. Talde lana izan dela nahiko ebidentzia aurkitu dira eta orokorrean hizkuntzaren aberastasuna egokia da. Ortografia akatsen bat dago, baina ez dira ugariak.

    Hasieran planteatutako asmoa betetzen da, eta blog oso interesgarria izan daiteke batez ere Arrasate Pilota Taldeko pilotari eta haien familientzat. Kontuan izanda nori zuzendua dagoen, hizkera zuzena erabiltzen du eta informazio guztia ulertzeko erraza da. Kritika moduan, prestakuntza fisikoaren atalean, zehaztapen falta aurkitu dut. Pilotari bat eta are gehiago gaztea baldin bada, bloga ikusi ondoren ez du jakingo edozein gaitasun lantzeko behar dituen ariketa kopurua, hauen iraupena eta atsedena ariketa ezberdinen bitartean, ze distantziatan jaurti edo korri egin behar duen, zenbat karga erabili behar duen… Hala ere, esan beharra dago lan ederra egin duzuela, zorionak.

    Kalifikazioa: 9

    Mikel Lana

    ResponderEliminar
  6. 1.- Ebaluazio Irizpideak:

    -Hiru informazio-iturri edo gehiago darabiltza: artikuluak, dokumentuak eya instalazioetara egindako bisita (Bikain).
    -Garatutako edukiak galderari erantzun dio bere osotasunean, sakontasun handiz gainera. Esteka ezberdinen bidez bestelako informazioa gaineratu da (Bikaina).
    -Hiru IKT edo gehiago darabiltza. Batzuetan berauen garapena didaktikoagoa izan daiteke. (Oso Ongi).
    - Ordenatutako bloga, irizpideak oso erraz aurkitzen dira. Xehetasun mota guztiak zaindu dira. (Bikaina)
    -Talde lana izan da: nahikoa ebidentzia aurkeztu dira (Oso Ongi).
    -Hizkuntzaren aberastasuna bikaina da, idatzia oso erakargarria eta bateratua. (Bikaina)
    -Ez du inolako ortografia akatsik.. (Bikaina)

    2.- Gaiaren edukia:

    Oso ondo landuriko Bloga. Informazio erabilgarri asko ematen dute eta gainera bideoak erabiliz errazagoa da jendea ikusten lortzea.
    Oso ondo irdutzen zait jartzen dituzten tutorialak; takoak jartzen ikasteko edota gutxienez takoak nola jartzen diren ikusteko; izan ere, jende ugarik ez du inoiz ikusi.
    Kartelera eta txapelketa jartzea ere, ideia ona da; jendea ikus dadin eta ea joaten animatzen diren.
    Argazkiak jartzea pilotariei protegonismoa emateko balio du; oso ideai ona deritzot.
    Azkenik, esan beharra dago, bibliografia ez dagoela gustiz ondo idatzita.

    3.- Kalifikazioa:

    Irizpideak kontutan harturik, nota hurrengoa da: 9

    4.- Izen abizenak:

    Koldo Donaire

    ResponderEliminar
  7. EBALUAZIO IRIZPIDEAK
    -Garatutako edukia egindako galderaren araberako da eta galderaren atal guztiei erantzuten dio, batzuetan sakontasun handirik gabe.

    -Ordenatutako bloga, irizpideak oso erraz aurkitzen dira.(bikain)

    -Talde lana izan da: nahikoa ebidentzia aurkezten dira.(bikain)

    -Hizkuntza zuzena, baina batzuetan ez hain erakargarria, bideotan adibidez, ala ere ulrkorra da oso, bideoa 11 minutukoa gainera eta ahotsez azalpenak ematea askoz ere zailagoa da idatziz egitea baino, meritu handikoa.(oso ongi)

    -ia ez dago ortografia akatsik.(oso ongi)

    GAIA (EDUKIAK)

    Blogak eduki asko ditu, oso aberatsa da, baina hainbeste eduki jorratzean, zehaztasuna galtzen du, espezifitatea alegia, arraseteko kluba ezagutarazten du, aldi berean pilotako prestakuntza fisikoan, txapelketa, frontoia azaldu, takoak nola jarri,meritu handiko lana egin duzue, baina hainbeste gai jorratzen direnez batzuetan ez dakizu oso ondo zeri buruz doan zehazki. Bestalde bideotan esplikazioak ematea asko aberasten ditu, ariketa asko proposatzen dituzue. Oso blog aberasgarria mutilak.

    KALIFIKAZIOA

    8


    Xabier Rodriguez Santesteban

    ResponderEliminar
  8. 1- EBALUAZIO IRIZPIDEAK:
    • Hiru informazio iturri baino gehiago erabiltzen dituztela ageri da. (Bikain-9)
    • Garatutako edukiei dagokionez, atal guztiak osotasunean garatu dituzte, sakontasunez gainera. (bikain-9)
    • Hiru IKT edo gehiago darabiltza; materiala oso didaktikoa da. (bikain-9)
    • Ordenatutako bloga, irizpideak oso erraz aurkitzen dira. Xehetasun mota guztiak
    zaindu dira. (bikain-9)
    • Talde lana izan da, nahikoa ebidentzia agertzen dira. (bikain-9)
    • Hizkuntzaren aberastasuna bikaina da, idatzia oso erakargarria eta bateratua. (bikain-9)
    • Ez du inolako ortografia akatsik. (bikain-9)

    2- GAIA (edukia):
    • Blogaren ideia primerakoa da. Kasu honetan Arrasateko pilota taldeko informazioa luzatzeaz gain, bertan nola egiten duten lan agertzen zaigu. Bertan egindako lanari garrantzia emateko eta jendeari ezagutzera emateko modu ezinhobea dela iruditzen zait.
    Gainera, beste mota bateko material didaktikoa proposatzen du.
    Modu honetan, helburua guztiz bete dela esango nuke.
    • Erabilitako informazioa oso egokia iruditzen zait egindako lanerako. Oso ondo eta modu erraz batean dago dena adierazita. Blogean sartzen den edonor, taldearen funtzionamendua eta lan egiteko era uler dezake.
    • Gainera, Arrasate taldeko pilotariekin eguneratua egoteko albisteak eta kartelera luzatzen dute; ideia bikaina jendea frontoietara erakartzeko.

    3- KALIFIKAZIOA:
    • Ebaluazio irizpideak kontutan hartuta, blogari honako nota jartzen diot: 9.

    4- KRITIKA EGILEA:
    • Irene Paredes.

    ResponderEliminar