NOR GARA
Arrasate pilota taldea,
herrian eskupilota sustatzea helburu duen irabazi asmorik gabeko elkartea da. Adin,
sexu eta ezaugarri guztietako jendea onartzen dugu, elkarte honen beste
helburuetako bat giza balioak transmititzea delarik. Hona hemen, gaur egun
pilota taldea osatzen dugun pertsonen organigrama:
·
Zuzendaritza batzordea:
o
Lehendakaria: Alberto Garate
o
Diruzaina: Seve Moron
o
Bokala: Lourdes Diaz
o
Bokala: Ramon Goñi
o
Bokala: Juan Mari Etxezarreta
·
Kirol Zuzendaria:
o
Ibai Bolinaga
·
Monitoreak:
o
Ibai Bolinaga
o
Jon
Oreja
o
Arriet Fdez. de Arroiabe
o
Oier Arregi
o
Aitor Etxezarreta
o
Beñat Arabaolaza
·
Pilotariak:
o
Gaur egun 74 pilotari ditugu maila
guztiak kontutan hartuta
Horrez gain, goraipatu
beharra dago gurasoen laguntza garrantzitsua jasotzen dugula entrenamendu zein
txapelketak antolatzerakoan. Bide batez, hau irakurtzen baldin bazaude, jakizu
zuzendaritza batzordeko ateak parez pare zabalik dituzula klubaren
egunerokotasunean laguntzeko. Animatu zaitez, kide berrien bila gabiltza eta!
Bestalde, Arrasate
pilota taldeko pilotariek Gipuzkoako Federakuntzak alebinetatik aurrera
antolatzen dituen txapelketatan partehartzeko konpromezua hartu beharko dute.
Gainera, pilota eskolaren barruan gure txapelketak antolatzen ditugu, finalak
Santo Tomas eta San Juan egunez ospatzen ditugularik. Norgehiagokak ostiral
arratsaldez jokatzen ditugu eta giro ederra edukitzen dugu, harmailetan zein
kantxan.
Aurretik aipatu bezala,
irabazi asmorik gabeko elkartea gara. Hala ere, sortzen diren gastuei aurre
egiteko asmoz, urteko 35 euroko kuota kobratzen diegu gure pilotariei. Horren
truke, pilotariek kamiseta eta kirol-jertse bat jasotzen dute. Gainera, kadete
mailatik aurrera, kirol poltsa bat ere ematen zaie eta 2 urtetik behin kirol
medikuntza zentru batean, errekonozimendu mediku sakona egiteko aukera dute.
NON KOKATZEN GARA
Arrasateko Uarkape udal
pilotalekua da gure jardueraren erdigunea. Eraikin hau, herriaren erdialdean
kokatuta dago eta 3 pisu ditu: Azpiko solairuan rokodromoa kokatzen da,
lehenengoan 2 frontoi txiki eta aldagelak, bigarrenean pilotaleku nagusia eta
hirugarrenean aldiz, taberna. 1999ko abenduaren 21an ireki zituen ateak
lehenengoz eta 1034 ikuslerentzako harmailak ditu. Hona hemen instalakuntzen
argazki sorta bat:
PILOTALEKU NAGUSIA
HARMAILAK
FRONTOI TIXIKIA
BADAKIZU
NON GAUDEN! ANIMATU ZAITEZ BISITA BAT EGITERA INONGO
KONPROMEZURIK GABE!




