martes, 18 de febrero de 2014

AURKEZPENA

NOR GARA
Arrasate pilota taldea, herrian eskupilota sustatzea helburu duen irabazi asmorik gabeko elkartea da. Adin, sexu eta ezaugarri guztietako jendea onartzen dugu, elkarte honen beste helburuetako bat giza balioak transmititzea delarik. Hona hemen, gaur egun pilota taldea osatzen dugun pertsonen organigrama:

·         Zuzendaritza batzordea:
o   Lehendakaria: Alberto Garate
o   Diruzaina: Seve Moron
o   Bokala: Lourdes Diaz
o   Bokala: Ramon Goñi
o   Bokala: Juan Mari Etxezarreta

·         Kirol Zuzendaria:
o   Ibai Bolinaga

·         Monitoreak:
o   Ibai Bolinaga
o   Jon  Oreja
o   Arriet Fdez. de Arroiabe
o   Oier Arregi
o   Aitor Etxezarreta
o   Beñat Arabaolaza

·         Pilotariak:
o   Gaur egun 74 pilotari ditugu maila guztiak kontutan hartuta

Horrez gain, goraipatu beharra dago gurasoen laguntza garrantzitsua jasotzen dugula entrenamendu zein txapelketak antolatzerakoan. Bide batez, hau irakurtzen baldin bazaude, jakizu zuzendaritza batzordeko ateak parez pare zabalik dituzula klubaren egunerokotasunean laguntzeko. Animatu zaitez, kide berrien bila gabiltza eta!

Bestalde, Arrasate pilota taldeko pilotariek Gipuzkoako Federakuntzak alebinetatik aurrera antolatzen dituen txapelketatan partehartzeko konpromezua hartu beharko dute. Gainera, pilota eskolaren barruan gure txapelketak antolatzen ditugu, finalak Santo Tomas eta San Juan egunez ospatzen ditugularik. Norgehiagokak ostiral arratsaldez jokatzen ditugu eta giro ederra edukitzen dugu, harmailetan zein kantxan.

Aurretik aipatu bezala, irabazi asmorik gabeko elkartea gara. Hala ere, sortzen diren gastuei aurre egiteko asmoz, urteko 35 euroko kuota kobratzen diegu gure pilotariei. Horren truke, pilotariek kamiseta eta kirol-jertse bat jasotzen dute. Gainera, kadete mailatik aurrera, kirol poltsa bat ere ematen zaie eta 2 urtetik behin kirol medikuntza zentru batean, errekonozimendu mediku sakona egiteko aukera dute.


NON KOKATZEN GARA
Arrasateko Uarkape udal pilotalekua da gure jardueraren erdigunea. Eraikin hau, herriaren erdialdean kokatuta dago eta 3 pisu ditu: Azpiko solairuan rokodromoa kokatzen da, lehenengoan 2 frontoi txiki eta aldagelak, bigarrenean pilotaleku nagusia eta hirugarrenean aldiz, taberna. 1999ko abenduaren 21an ireki zituen ateak lehenengoz eta 1034 ikuslerentzako harmailak ditu. Hona hemen instalakuntzen argazki sorta bat:


PILOTALEKU NAGUSIA








HARMAILAK



FRONTOI TIXIKIA




BADAKIZU NON GAUDEN! ANIMATU ZAITEZ BISITA BAT EGITERA INONGO KONPROMEZURIK GABE!